Xabier Euzkitze Donostiako Udalaren kultur aholkularia izango da

Uztarria.eus 2015ko ira. 1a, 19:27

Miren Azkarate Kultura eta Euskara zinegotziarekin ariko da lanean azpeitiar kazetaria. Iraileko udalbatzarrean onartu beharko dute haren izendapena.

Xabier Euzkitzek ardura berria izango du aurrerantzean, oraingo honetan politikarekin lotuta. Donostiako udal gobernuak -EAj eta PSE-PSOE daude bertan- kultur gaietarako aholkulari izendatu du azpeitiar kazetaria; iraileko udalbatzarrean onartu beharko dute haren izendapena.

Euzkitze Miren Azkarate Kultura eta Euskara zinegotziarekin ariko da lanean Donostiako Udalean; izendapen zuzeneko kargu politikoa izango da harena.