Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria itxita izango da ostegunean eta ostiralean, garbiketa lanengatik

Uztarria.eus 2015ko ira. 1a, 14:39

Irailaren 3an eta 4an itxita izango da bi herriak lotzen dituen bidegorria, 08:00etatik 17:30era bitartean.

Azpeitia eta Azkoitia arteko bidegorria itxita egongo da ostegunean eta ostiralean, hilaren 3an eta 4an. Bidegorria garbitzeko lanak tarteko itxiko dute bi egun horietan, 08:00etik 17:30era bitartean.