Ingurugiro Etxea museoan, dinosauroen lekuan saguzarra

Urola Kostako Hitza 2015ko ira. 1a, 13:21
Azpeitiko Ingurugiro Etxea Museoan hasi dituzte parke berria eraikitzeko lanak (Ana Abarisketa/Hitza).

Azpeitiko museoko parke eraberritu egingo dute, saguzarra oinarri hartuta. Pasa den hilean kendu zituzten dinosaurioak, eta orain Xaguxatar parkea egiteko lanak hasi dituzte bertan

Dinosauroen parkea bezala ezaguna den Ingurugiro Etxea museoaren ondoko haur parkean dagoeneko ez dago dinosaurorik. Pasa den hilean kendu zituzten, eta orain Xaguxatar parkea egiteko lanak hasi dituzte bertan. Parkeko irudi handiek urteak egin dituzte, eta umeen gozagarri izan dira. Baina, azken hilabeteotan puskatuta zeuden eta haietan jolasean ibiltzea debekatuta zegoen.

1987ko ekainaren 5ean inauguratu zuten Azpeitian Umeen Museoa, Azpeitiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren hitzarmen bati esker. Lehen 11 urtetan Umeen Museoa izan zen, eta gero Ingurugiro Etxea izatera pasatu zen. Orain, berriz, museoaren atariko parkeak itxura berria hartuko du: Xaguxatar parkea egingo dute bertan, Izarraitz mendilerroko saguzarra irudi bezala hartuta.

Albistea osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.