Abuztua labur-labur

Uztarria.eus 2015ko ira. 1a, 11:49

Uztarria.eus-ek abuztuko albisteak bildu ditu, laburrean. 

Abuztuak 2: Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarra bigarrena izan zen Italiako IronBike mendiko bizikletako itzulian.

Abuztuak 3: Azpeitiko Udalak balorazio positiboa egin zuen saninazioez eta santioez.

Abuztuak 3: Madrilen (Espainia) bizi zen azpeitiar bat hil zuen ustez semeak, kolpeka. Azpeitiko Udalak "sendo" salatu zuen hilketa.

Abuztuak 4: Lagun Onak futbol taldeko Hirugarren Mailako taldeak hainbat fitxaketa eginda hasi zuen aurredenboraldia.

Abuztuak 5: Saninazio bigarrenez herrian izandako eraso sexistaren inguruko zurrumurruak ixildu asmoz, argazkia atera zuten hainbat herritarrek plazan, Eraso sexistarik ez! lelopean.

Abuztuak 20: Askapenaren brigada, tartean hiru azpeitiar, Mendebaldeko Saharatik kanporatu zuen Marokoko poliziak.

Abuztuak 25: 43 urteko azpeitiar bat hil zen Ordesan, 50 bat metrotik amildu ostean.

Abuztuak 29: Azpeitiar motozale bat hil zen auto baten kontra talka egin ostean, Muniosoroko bidegurutzean, Oikian.

Abuztuak 30 eta 31: Europako Sega Txapelketa jokatu zen herrian.