Tonbolako zenbaki sarituen jabeek jaso ditzakete sariak jada

Uztarria.eus 2015ko ira. 1a, 11:42

Zenbaki saridunak dituzten pertsonek irailaren 1etik 15era pasatu beharko dute Uztarriaren egoitzatik, sarien bila. Haiek agertzen ez badira, hilaren 16tik 30a bitartean, ordezko zenbakiak dituztenek izango dute opariak jasotzeko aukera.

Saritutako zenbakien jabeak irailaren 1etik 15era pasatu daitezke Uztarriaren egoitzatik, sarien bila. Ordezko zenbakiak ere aterata daude; irailaren 16etik 30era izango dute balioa, baldin eta hasierakoak agertzen ez badira.

Gaurtik hilaren 15era bitartean izango dute Uztarriaren tonbolako zenbaki sarituen jabeek sariak jasotzeko aukera. Horretarako, Uztarriaren egoitzatik pasatu behar dute (Perez Arregi plaza, 1 behea).

Hona hemen, saritutako zenbakiak eta bakoitzari dagokion saria:

Otarrea, Odriozola Ardoak-en eskutik:

Zenbaki sariduna: 1.235
Ordezko zenbakia: 3.284

Netbook ordenagailu eramangarria, Ukabiren eskutik:

Zenbaki sariduna: 5.426
Ordezko zenbakia: 8.992

Asteburu pasa, Eroski Bidaiak-en eskutik:

Zenbaki sariduna: 7.159
Ordezko zenbakia: 5.257

Asteburu pasa, Halcon Bidaiak-en eskutik:

Zenbaki sariduna: 2.135
Ordezko zenbakia: 5.195

Gainontzeko sariak jasotzeko aukera

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.