Oporrak eta gero, martxan da Uztarria

Uztarria.eus 2015ko ira. 1a, 11:37

Gaurtik martxan izango da webgunea eta urri hasieran argitaratuko du herri aldizkariaren hurrengo zenbakia. Urola Kostako Hitza egunkaria ere hasi da lanean; gaur atera du opor ondorengo aurreneko egunkaria.

Oporraldia eta gero, gaur (irailak 1, asteartea), hasi da berriro lanean Uztarria Komunikazio Taldea. Horrenbestez, gaurtik martxan da uztarria.eus webgunea eta baita herri aldizkaria ere (hurrengo zenbakia urri hasieran argitaratuko da).

Urola Kostako Hitza egunkariak ere ekin dio lanari eta, gaur atera du opor osteko lehenengo egunkaria. Uztarria da Urola Kostako Hitza-ren sortzaile eta bazkideetakoa.