Zozketak eginda itxi du Uztarriak saninazioetako tonbola

Uztarria.eus 2015ko abu. 3a, 02:15

Zenbaki saridunak dituzten pertsonek irailaren 1etik 15era joan beharko dute Uztarriaren egoitzara, sarien bila. Haiek agertzen ez badira, hil horretako 16tik 30era bitartean, ordezko zenbakiak dituztenek izango dute opariak jasotzeko aukera.

Uztarria Komunikazio Taldearen festetako tonbolak itxi ditu ateak gaur, igandea, gauerdiarekin. Tonbolaren zazpigarren urtea izan da aurtengoa, eta ehundaka lagun hurbildu dira hara, txartelak erostera eta Uztarriari laguntzera. Inoiz baino txartel gehiago saldu ditu, gainera, tonbolak. Horregatik, beste urte batez, Uztarria Komunikazio Taldeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten herritarrei eta bisitariei.

Azken urteetan bezala, zozketarekin itxi ditu ateak Uztarriako festetako tonbolak. Lau sari zozkatu ditu 23:00etan, eta honakoak dira zenbaki saridunak eta haien ordezkoak:

Otarrea, Odriozola Ardoak-en eskutik:

  • Zenbaki sariduna: 1.235
  • Ordezko zenbakia: 3.284

Netbook ordenagailu eramangarria, Ukabiren eskutik:

  • Zenbaki sariduna: 5.426
  • Ordezko zenbakia: 8.992

Asteburu pasa, Eroski Bidaiak-en eskutik:

  • Zenbaki sariduna: 7.159
  • Ordezko zenbakia: 5.257

Asteburu pasa, Halcon Bidaiak-en eskutik:

  • Zenbaki sariduna: 2.135
  • Ordezko zenbakia: 5.195

Zozketako sariak jasotzeko epeak

Zenbaki saridunak dituzten pertsonek Uztarriaren egoitzara, Perez Arregi plazako 1. zenbakira, joan beharko dute sarien bila, irailaren 1etik 15era. Opariaren jabeak ez badira agertzen bi aste horietan, ordezko zenbakiak dituztenek bi aste gehiago izango dituzte sariak jasotzeko. Beraz, irailaren 16tik 30era izango dute netbook-a, bizikleta edo bidaien txartelak jasotzeko parada.

Gainontzeko sariak jasotzeko aukera

Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.

Abuztuan oporretan izango da Uztarria, beraz, irailaren 1a arte ezin izango dira jaso zozketako edo txarteletako opariak.