Azken txanpan dira saninazioak

Uztarria.eus | Festak | Argazki galeria
2015-08-02 18:01

Saninazioak iritsi dira azken egunera, baina horrek ez du esan nahi festak bukatu direnik. Izan ere, ekitaldi ugari izango da goizaldera bitartean. Gaur goizean gaupaseroek urteroko ohiko argazkia atera dute plazan, eta ondoren etorri dira San Inazio hirugarrenerako prestatutako ekitaldiak. Gaupasa egindakoak kalean zebiltzan bitartean, bertso-palaz gozatu ahal izan dute hainbat herritarrek. Miren eta Txapi Haritz eta Alaitzen kontra aritu dira, eta 19-22 gailendu da lehenengo bikotea. Palaz ari ziren bitartean, Xebastian Lizasok eta Iñigo Ibañezek alaitu dute giroa, bertso kantari. Ondoren, Zezen Beltz elkarteak antolatuta, entzierroa egin dute Elizkalean eta Done Jakue kalean. 

Arratsaldean, berriz, umeentzako puzgarriak jarri dituzte plazan, eta beroari aurre eginez hainbat gaztetxo ibili da bertan. 18:00etan hasita, zezen txikien jolasak egin dituzte Done Jakue kalean, eta saninazioetako hirugarren zezenketa, berriz, 18:30ean hasi da. Ondoren, 19:00etan egin dute erabakitzeko eskubidearen inguruko ekitaldia, plazan.

Oraindik ez dira bukatu festak, eta horren erakusle dira datozen orduetarako prestatuta dauden hitzorduak. Hala nola, Gau Erdi txaranga ibiliko da kalez kale, eta 23:00etan hasiko da Esne Beltza taldearen kontzertua, plazan. Ordu horretan bertan Oihan Vegaren DJ Festa izango da Olazko Andre Mariaren plazan, eta 00:30ean Las Tea Party-ren emanaldia izango da txosnagunean. 02:30ean suriziarekin amaituko dira 2015eko San Inazio festak.

Hemen, datozen orduetarako egitaraua:

19:00etan hasi eta 20:00ak arte Gau Erdi txarangaren kalejira alaia, zezen plazatik irtenda eta kaleetan zehar.

20:00etan musika hamabostaldiaren barruan, Organo erakustaldia. Organujolea: Juan de la Rubia Loiolako Basilikan.

23:00etan Esne Beltza taldearen emanaldia, plazan.

DJ Festa Oihan Vega Olazko Andre Mariaren plazan.  

00:30ean Las Tea Party-ren kontzertua, txosnagunean.

02:30ean suziri eta danbatekoen bidez 2015eko jaien amaiera.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa