San Inazio bigarrengo arratsaldea iruditan

Uztarria.eus | Festak | Argazki galeria
2015-08-01 18:16

Saninazioek aurrera jarraitzen dute eta festak ez du etenik. Gaur, abuztuak 1, jendetza dabil plazan eta inguruetan. Izan ere, ETB 1eko Kantugiro saioa grabatzen ari dira 16:00ak pasatxotik, eta hainbat azpeitiar ari da karaokearen grabazioaz gozatzen. Gainera, azpeitiar batzuek ere hartu dute parte saioan. 17:00etan hasi da Mus Txapelketa Sanagustin kulturgunean, eta 70 bikotek hartu dute parte bertan. 18:30ean bigarren zezenketa izango da zezen-plazan, eta aurretik zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean. Festek aurrera jarraitzen dute, eta gaur eta bihar ez da ekitaldirik plazako herrian.

Hemen, datozen orduetarako egitaraua:

Abuztuak 1, San Inazio bigarrena.

  • 18:30ean Emakumeok kalera! ekitaldia plazan.

  • 18:45ean Los Pasai txarangaren emanaldia, zezen plazatik irtenda kaleetan zehar.

  • 22:00etan Katekesis taldearen kontzertua, txosnagunean.

  • 23:00etan eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan.

  • 23:30ean Zea Mays taldearen kontzertua, plazan.

    DJ Referee, Olazko Andre Mariaren plazan.

  • 00:30ean Egurra ta Kitto taldearen kontzertua, txosnagunean

  • 02:00etan Dj Map-H, txosnagunean.

Abuztuak 2:

06:00etan Incansables txaranga, kaleak alaituz.

07:00etan zezena, Done Jakue kalean.

08:00etan gaupaseroen argazkia, plazan.

11:30ean bertso-pala, Frontoi Txikian. Herriko neska-mutilen pala partidak Xebastian Lizaso eta Iñigo Ibañez bertsolariekin.

12:30ean arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen plazan.

12:30ean entzierroa, Elizkaletik Done Jakue kalera, Zezen Beltz taldeak antolatuta.

16:00etan haur parkea, plazan.

18:00etan zezen txikien jolasak, Done Jakue kalean, Zezen Beltz taldeak antolatuta.

18:30ean zezenketa, feriako hirugarrena.

19:00etan hasi eta 20:00ak arte Gau Erdi txarangaren kalejira alaia, zezen plazatik irtenda eta kaleetan zehar.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia, plazan.

20:00etan musika hamabostaldiaren barruan, Organo erakustaldia. Organujolea: Juan de la Rubia Loiolako Basilikan.

23:00etan Esne Beltza taldearen emanaldia, plazan.

DJ Festa Oihan Vega Olazko Andre Mariaren plazan.  

00:30ean Las Tea Party-ren kontzertua, txosnagunean.

02:30ean suziri eta danbatekoen bidez 2015eko jaien amaiera.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa