Estalitako igerilekua itxita izango da bihartik abuztuaren 16ra bitartean

Uztarria.eus 2015ko uzt. 29a, 12:24

Garbiketa eta mantenu lanak egin behar dituztelako itxiko dute igerilekua. Tarte horretan Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkideek Azkoitiko eta Zumaiako kiroldegietara joan ahal izango dute. Abuztuaren 16an irekiko ditu berriro ateak Azpeitiko igerilekuak, eta irailaren 1era bitartean zabalik izango da 09:00etatik 13:00etara bitartean.

Estalitako igerilekuan garbiketa eta mantenu lanak egin behar dituztela eta, barruko igerilekua itxita izango da uztailaren 30etik abuztuaren 16ra bitartean. Tarte horretan Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkideek Azkoitiko eta Zumaiako kiroldegietara joan ahal izango dute. Gainera, bi herriotako muskulazio zerbitzua ere erabili ahal izango dute azpeitiarrek. Dena den, Azkoitiko kiroldegia itxita izango da abuztuaren 10etik aurrera.

Abuztuaren 16an irekiko ditu berriro ateak Azpeitiko igerilekuak, eta irailaren 1era bitartean zabalik izango da 09:00etatik 13:00etara bitartean.

Bestalde, kiroldegiaren ondoko instalazioak (tenis, padel eta belar artifizialdun zelaia), irekita izango dira abuztuaren 3tik 31ra bitartean, 11:00etatik 20:00etara bitartean. Horien erabilera kiroldegiko tabernatik kudeatuko da.