Inauguratu dute Loiolako turismo bulego berria

Uztarria.eus 2015ko uzt. 27a, 14:43

Loiolako Santutegiaren aurrean jarri duten turismo bulego berria gaur, astelehena, inauguratu dute. Bertan izan dira eskualdeko alkateak, tartean Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta hainbat zinegotzi, Denis Itsaso Gipuzkoako Foru Aldundiko turismo diputatua eta Basquetour Eusko Jaurlaritzaren turismo agentziako zuzendari Arantza Madariaga. Bulego berriak egungoa ordezkatuko du, eta urte osoan izango da zabalik.