Saninazioak 2015

Saninazioen zain dira herritarrak dagoeneko

Uztarria.eus 2015ko uzt. 27a, 12:15

Santioetako aje eta guzti, atzo, igandea, Umeen Eguna izan zen herrian. Goizean hasita, egitarau oparoa izan zen egun osoan zehar. Lehenik, Cesar Valverde Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten Ilunpeko pilotariek Frontoi Txikian, eta Marea Arroxako kideak haurren bazkariaren prestaketetan burubelarri ziren ordurako.

Haurren mezaren ostean, 13 herri eta auzotatik etorritako erraldoien kalejira izan zen, eta ondoren plazan egin zuten ohiko erakustaldia, Azpeitiko Dantza Suelto eskolako umeen laguntzarekin. Banaka eta taldean leihatu ziren buruhandiak, eta Txantreakoek eskuratu zituzten bi sariak: 300 eurokoa eta 600 eurokoa.

Marea Arroxak antolatuta, umeek bazkaria egin zuten Frontoi Txikian. Ondoren, jolasak-eta egin zituzten kalean.

Saninazioen zain egotea besterik ez da geratzen.