Kantu jirakoek ere zoriondu dituzte Ilunpeko txapeldunak

Uztarria.eus 2015ko uzt. 25a, 23:26

Goizean Iruñeko Labriten Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa irabazi ondoren, harrera beroa jaso dute iluntzean herrian Azpeitiko pilotariek. Erdikalean gora plazaraino eta udaletxeraino eraman dituen kalejira hasi aurretik, arratsaldean kalez kale ibili diren kantu jirako kideek ere zoriondu nahi izan dituzte Ilunpekoak eta, nola ez, kantuan agurtu dituzte pilotariak.