Azpeitiko pilotariak txalo artean jaso dituzte herritarrek

Uztarria.eus 2015ko uzt. 25a, 22:58

Gaur, zapatua, goizean Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa irabazi du Azpeitiak eta harrera beroa egin diete herritarrek pilotariei. 20:30erako kantu jirako kideak 'zorionak' kantatzen ari ziren Ilunpeko pilotariei, Perez Arregi plazatxoan. 20:30ean Udal Musika Bandaren laguntzaz, kalejira egin dute plazaraño. Ordurako ehunka herritar zain zituzten plazan, eta txalo artean hartu dituzte udaletxeko balkoira gerturatu direnean.