Txekor errearekin bildutako dirua Nepalera bideratuko dute

Uztarria.eus 2015ko uzt. 24a, 15:12
Iazko Santio Eguneko irudia.

Joan den apirilean Nepalen gertatutako lurrikaran kaltetutakoei laguntzeko izango da bildutako dirua. Txekor errearen pintxoak banatzen Mixio Taldea eta Child Bright Fundazioko kideak arituko dira.

Bihar, Santio Egunez, txekor erre pintxoak salduz bilduko den dirua Nepalera zuzenduko dute. Lurralde horretan apirilean izan zen lurrikarak kaltetutakoei laguntzeko izango da dirua eta modu horretan, laguntza materiala eta psikologikoa jasoko dute kaltetuek. 

Txekorra banatzen Mixio Taldeko kideak arituko dira, baina aurten Child Bright Fundazioko kideak ere bertan izango dira. Azpeitiko Child Bright fundazioak Nepalgo umeei laguntzen egiten du lan eta hainbat ekimen egin dute azken hilabeteetan, sostengu ekonomikoa lortzeko.