Saninazioak 2015

Festak direla eta, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan

Uztarria.eus 2015ko uzt. 24a, 13:05

Uztailaren 24an, 25ean, 26an, 27an, 28an, 29an, 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean, 2an, 3an eta 4an izango dira aldaketak. Ez diete ordutegiei eragingo, bai ordea autobus geltokiei eta autobusen ibilbideari. 

Festak direla eta, gaurtik abuztuaren 4ra bitartean, aldaketak izango dira autobus zerbitzuetan. Geltokietan eta ibilbideetan izango dira aldaketak. Geltokiei dagokienez, Julian Elorza Hiribideko eta Trenaren Museoko geltokiak saihesbidera aldatuko dituzte, museoko oinezkoentzako zubiaren parera, hain zuzen. 

Autobusen ibilbidea ere aldatuko da eta honakoa izango da: Azkoititik abiatu eta Loiolako geltokira joango da. Handik, igerilekuko geltokira, anbulatorioko geltokira jarraian. Ondoren, Artzubiko biribilgunean eskuinera hartu eta Landetako biribilgunerantz joango da. Saihesbidean barrena, Trenaren Museoko oinezkoentzako zubiaren ondoko geltokian egingo du geldiunea. Handik, Zestoa aldera jarraituko du autobusak. Donostiatik eta Zumaiatik datozen autobusek ere ibilbide berdina egingo dute, baina alderantziz.