Santio egunean irekiko du Uztarriak tonbola, Goikokalen

Uztarria.eus 2015ko uzt. 23a, 21:02

Egoitza berria izango du aurten festetako tonbolak, Egaña gozotegiaren eta Bankoaren plazatxoan, Banesto banketxea egon zen lokalean. Uztailaren 25ean, 26ean, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean eta 2an zabalduko ditu aurten ateak tonbolak. Zazpigarren urtez, Udalak, Bertan merkatarien elkarteak, herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena, inoiz baino gehiagok.

Badatoz santioak, badatoz saninazioak eta herriko festekin batera, zazpigarren urtez, badator Uztarria Komunikazio Taldearen tonbola ere. Zapatuan, Santio egunez, irekiko ditu ateak tonbolak eta nobedade garrantzitsuarekin: aurreko sei urteetan ez bezala, ez da Erdikaleko ohiko tokian izango, Goikokalen baizik, Egaña gozotegiaren eta Bankoaren plazatxoan, Banesto banketxea egon zen lokalean.. Aurrekoetan bezala, hori bai, Jabier Iruretak musutruk utzitako lokalean izango da tonbola.

Eta beste behin eskerrak eman beharrean da Uztarria, lokal jabeari bezala, tonbola posible egiten duten laguntzaile guztiei. Udalak, Bertan merkatarien elkarteak, eta herriko hainbat saltokik, tabernek, jatetxek, ileapaindegik eta abarrek babestu dute ekimena: ia 90 dira guztira, inoiz baino gehiago. Uztarriak diru-sarrera propioak lortzeko abian jarri zuen proiektu honetan denen laguntza oinarrizkoa delako, eskerrik asko guztiei, benetan!

Sei egun irekita

Aurten ere sei egunez irekiko ditu ateak Uztarriaren festetako tonbolak, santioetan eta saninazioetan: uztailaren 25ean, 26ean, 30ean eta 31n, eta abuztuaren 1ean eta 2an. Ordutegiari dagokionez, saninazioetako egunetan eguerdi partean 12:00etatik 15:00etara eta, arratsaldetik aurrera, 17:00etatik gauerdiraino izango da tonbolan txartelak erosi eta sariak eskuratzeko aukera. Uztailaren 25ean eta 26an iluntzean goizago itxiko da tonbola, 20:30ak aldera.

Sariak

Urtero bezala, euro baten truke tonbolako bi txartel erosi ahal izango dira. Oparien zerrenda luzea izango da aurten ere. Eta, saridun txartelez gain, zozketarako zenbakidunak ere ez dira gutxi izango. Ukabik emandako ordenagailu eramangarria, Eroski eta Halcon bidai-agentziek emandako asteburuko egonaldi bana (bi lagunentzat) eta Odriozola Ardoak-ek emandako otarre bikaina dira tonbola ixtearekin batera egingo den azken zozketan banatuko ditugun sariak.

Ekimenaren laguntzaileak

  • Bertan merkatarien elkartea
  • Azpeitiko Udala
  • A&M
  • Adats ileapaindegia
  • Aliur kafetegia
  • Amaia taberna
  • Anare ileapaindegia
  • Arrieta elektrogailuak
  • Añota sagardotegia
  • Arrupe hotela
  • Atseden kafetegia
  • Auntxa erretegia
  • Azkune fruta denda
  • Baigera 1
  • Baigera 2
  • Azpeitia taberna
  • Bego ileapaindegia
  • Berdie taberna
  • Bigara ileapaindegia
  • Bordatxo taberna
  • D.A. ileapaindegia
  • Edurne ileapaindegia
  • Egaña gozotegia
  • Elnek ileapaindegia
  • Eroski Bidaiak
  • Erreka taberna
  • Errotaundi okindegia
  • Ertz taberna
  • Etxaun kutixiak
  • Etxe-Zuri taberna
  • Garai ileapaindegia
  • Garoa kafetegia
  • Goiatz ileapaindegia
  • Halcon bidaiak
  • Loiola hotela
  • Inaxita ileapaindegia
  • Ina okindegia
  • Inka kafetegia
  • Intz taberna
  • ISB taberna
  • Irede estetika
  • Izaro taberna
  • Jai-Alai jatetxea
  • Jim Clarck
  • Jone eta Maikar estetika
  • Juantxo Txiki taberna
  • Kantoi taberna
  • Karmen Gurrutxaga ileapaindegia
  • Kimetz ileapaindegia
  • Kinttela ileapaindegia
  • Kiroldegiko taberna
  • Kiruri jatetxea
  • Korrale taberna
  • Kutxillo
  • Landeta jatetxea
  • Laratz kafetegia
  • Larrañaga hotela
  • Lau-Bide jatetxea
  • Lorea taberna
  • Maitane estetika
  • Martinez inprimategia
  • Txantxo taberna (Matxinbenta)
  • Menats ileapaindegia
  • Mendizabal erretegia
  • Meola jatetxea
  • Mikel Uria jatetxea
  • Motx ileapaindegia
  • Nagaitz kafetegia
  • Odriozola ardoak
  • Ogi Eder okindegia
  • Oihana ileapaindegia
  • Olakor gozotegia
  • Ongi Etorri jatetxea
  • Oñatz taberna
  • Orbegozo erretegia
  • Osinazpi jatetxea
  • Pastorkua jatetxea
  • Patxo erretegia
  • Prat kafetegia
  • Pikua pub
  • Rochas taberna
  • Sagasti Zahar jatetxea
  • Sanagustin kulturgunea
  • Topa taberna
  • Trenbide kafetegia
  • Ukabi informatika
  • Urola Express taberna
  • Zuha ileapaindegia
  • Zuhatz taberna