Joxe Arruti 'Xurubille' hil da

Uztarria.eus 2015ko uzt. 23a, 19:40
Joxe Arruti tronpeta eskuetan zuela, 2011n.

Tronpeta-jotzailea, 9 urterekin hasi zen Azpeitiko Musika Bandan eta 58 urte egin zituen bertan, 2010eko Urte Zahar egunean erretiroa hartu zuen arte. Gaur, uztailak 23, hil da. 71 urte zituen.

Joxe Arruti Azpeitia, Joxe Xurubille, gaur hil da, 71 urterekin. Azpeitiko Musika Bandan urte gehien egin dituzten musikarietako bat zen Arruti. Tronpeta-jotzailea, 9 urterekin hasi zen Azpeitiko Musika Bandan eta 58 urte egin zituen bertan, 2010eko Urte Zahar egunean erretiroa hartu zuen arte.

Familiatik zetorkion musikarako joera Arrutiri. "Hiru anaia gara eta hirurak musikariak", kontatu zuen Uztarria herri aldizkariaren 2011ko ekaineko zenbakian, Bandako bere ibilbideari errepasoa eginez eman zuen elkarrizketan.