Saninazioak 2015

Gaur egingo dute Umeen Eguneko begiraleen bilera

Uztarria.eus 2015ko uzt. 23a, 11:15
Iazko Umeen Eguneko irudia.

19:00etan bilduko dira, plazako arkupeetan. Umeen egunean egingo dituzten ekintzen inguruan hitz egin eta lanak banatuko dituzte bertan. 

Gaur egingo dute bilera Umeen Egunean, igandean, begirale lanetan arituko direnek. Plazan, udaletxe azpian, bilduko dira 19:00etan. Bertan, Umeen Eguneko prestaketa lanez eta antolaketaz hitz egingo dute. Horrez gain, begirale bakoitza zein adin-tarteko umeekin ibiliko den zehaztu edota egitarauaren inguruan hitz egingo dute, besteak beste. 

Igandean, hilak 26, izango da aurten Umeen Eguna eta egun osorako egitaraua antolatu dute. 14:00etan umeen bazkaria izango da eta jarraian jolasak egingo dituzte. 17:00etan kalejira egingo dute Alde Zaharreko kaleetan, eta 19:00etan gaztetxoen festa izango da.