Basozabal jauregiaren atzeko ataria egokitu dute

Uztarria.eus 2015ko uzt. 23a, 12:11

Azpeitiko Udalak Alde Zaharra Biziberritzeko prozesuaren baitan, Basozabal jauregiaren atzeko ataria egokitu du, eta gunea txukuntzeaz gain, loreak eta apaingarriak jarri dituzte. Azken urteetan, "bisitariak herri barrura etortzeko saiakera" egiten ari da Udala, eta lanean ari da "herriak duen ondareari balioa emateko eta ikusgai jartzeko". Horretarako egin dituzte Basozabal jauregiko lanak. Agustin Lizarralde Turismo batzordeburuak adierazi duenez, "ekintza txikia izan arren, behar-beharrezkoak dira horrelako egitasmoak bisitariei gure ondarea ondo agertzeko". Horrez gain, "herriko plaza eta Alde Zaharra bere osotasunean sustatu nahi" dituztela adierazi du.