Plazako lanak santioetarako bukatuko dituzte

Uztarria.eus 2015ko uzt. 22a, 14:11

Santioak eta saninazioak gerturatzen ari direla eta, Udalak jakinarazi du festetarako prest izango dela plaza berritua, "jai giroa herriko plazan nagusituko delako eta festetako ardatza eta topagunea delako". Udal ordezkariek jakinarazi dutenez, "azpeitiarrek festetan estreinatuko dituzte plaza eta kiosko berria, eta izan dezaketen inagurazio onena izango dute batak zein besteak". Udalak eskerrak eman nahi dizkie lanak martxan izan diren bitartean "hainbeste pazientzia" izan dute herritarrei, baina "emaitzak merezi izan duelakoan" daudela adierazi du Aitor Bereziartua Udaleko Hirigintza saileko batzordeburuak. Dena den, abuztuan lanek jarraitu egingo dutela ere esan dute. Goiko kalea festetarako egokituta utziko duten arren, kale horren urbanizazioa abuztuko bigarren hamabostaldian bukatuko dutela adierazi du Udalak. Gainera, Berdu Plazari estalkia jarriko diote festa garaian, "segurtasun arrazoiak tarteko".