Belar-meta biribilgunean

Uztarria.eus 2015ko uzt. 21a, 20:45

Etxebeltz-Izarrako biribilgunean belar-meta egiten aritu dira gaur arratsaldean Almitza sega elkarteko kideak (argazkian). Loiolako Santutegiko belardietan jokatuko da abuztu bukaeran Europako Sega Txapelketa eta hitzordu hari begira aspalditik ari dira lanean Almitzakoak, Udalarekin elkarlanean. Girotze lanari ere ekin diote, eta horren erakusgarri izango da gaurtik aurrera Loiolako abenidan egongo den zuhatza.