Azpeitiko EAJk batzarra egingo du gaur

Uztarria.eus 2015ko uzt. 21a, 10:52

Batzokian izango da, 20:30ean hasita. Bertan udazkenean Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak aukeratzeko prozesuaren bigarren itzulia egingo dute.

Azpeitiko EAJk batzarra egingo du gaur, asteartea, Batzokian, 20:30ean hasita. Bertan udazkenean Espainiako Kongresurako eta Senaturako hautagaiak aukeratzeko prozesuaren bigarren itzulia egingo dute. Hori dela-eta, alderdikide guztiei dei egin diete batzarrean parte har dezaten.