Umeak gustura, hondarrezko eskultura tailerrean

Uztarria.eus 2015ko uzt. 20a, 11:37

Zapatuan Txiki Biran egitasmoaren zazpigarren saioa izan zen Sanjuandegin. 17:00ak pasatxoan hasita, hondarrezko eskultura tailerra eskaini zuen Andoni Bastarrikak, Jose Antonio Agirre plazan. Udaleko Gazteria sailak eta Sanagustin kulturguneak elkarlanean sortutako egitasmoa da Txiki Biran, eta Xanjuandei Auzolanean-ek ere parte hartu du oraingoan.