Baltsa jaitsieraren zipriztin festarekin hasi dute Gaztetxearen 10. urteurrenaren ospakizuna

Uztarria.eus 2015ko uzt. 18a, 16:37

Urtero legez, Urola ibaiaren bazterrak jendez lepo bete dira gaur eguerdian ere, Gaztetxearen urteurreneko egunaren barruan egin den baltsa jaitsiera jarraitzeko. Aurtengoan, gainera, urteurren borobila ospatzen du Azpeitiko Gaztetxeak, hamargarrena. Eta partaidetza handieneko urtea izan ez bada ere, uretaratu dituzten zortzi baltsek eta haiei bultzaka edo haietatik tiraka ibili diren koadrilek betiko zipriztin festarekin eta umorearekin osatu dute plazako zubitik Damasoneko zubirainoko ibilbidea. Horren lekuko, argazki bilduma hau.

Gaztetxearen 10. urteurrenaren egitaraua balio izan du aurten ere baltsa jaitsierak. Uneotan, 14:30ean hasita, bazkaria izango dute Gaztetxean bertan, eta ondoren kalejira. Eta 22:30ean, mokaduaren ostean, The Frankys eta Tommy Gunen kontzertuekin bukatuko da festa eguna.