Hilaren 29an izango da 'Makina zoriontsuak. Uda gau bat fabrikan' emanaldia

Uztarria.eus 2015ko uzt. 20a, 12:07

Ostiralean ziren Makina zoriontsuak. Uda gau bat fabrikan emanaldia eskaintzekoak, baina eguraldia tarteko, bertan behera utzi  zuten. Uztailaren 29an, asteazkenez, izango da emanaldia, Corrugados lantegiaren atarian, 22:00etan.

Eguraldia tarteko, bertan behera gelditu zen ostiralean Corrugados lantegiaren aurrean egitekoak ziren Makina zoriontsuak. Uda gau bat fabrikan emanaldia. Saioa hasi baino 40 minutu lehenago erabaki zuten antolatzaileek bertan behera uztea, "materialak kaltetu zitezkeelako eta ez zelako erosoa baldintza horietan saioa egitea".

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "bigarren saiakera" uztailaren 29an, asteazkenez, egingo dute. Emanaldia, 22:00etan hasiko da, Corrugados lantegiaren aurrean.