Santio Eguneko kantu jirako entsegua egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko uzt. 17a, 09:42
Iazko kantu poteoko une bat.

Sanagustinpean egingo dute entsegua, 19:00etan hasita. Bertan, Santio Egunean abestuko dituzten kantak entseatuko dituzte. 

Gaur, ostirala, egingo dute Santio Eguneko kantu jirako entsegua, 19:00etan hasita, Sanagustinpean (udaletxe azpian). Gaurko saioan, datorren zapatuan, hilak 25, abestuko dituzten kantak entseatuko dituzte. Santio Egunean bertan, San Martin egoitzatik abiatuko dira kantu jirako kideak 18:00etan, ondoren herriko kaleak girotzeko. Parte hartu nahi duen herritar oro dago gonbidatuta kalejirara.