Markina-Xemeinen kontra jokatuko dituzte gaur azpeitiarrek Herriarteko itzuliko neurketak

Uztarria.eus 2015ko uzt. 17a, 14:01

Itzulerako neurketa jokatuko dute Azpeitiko Ilunpe elkarteko eta Markina-Xemeineko pilotariek, 19:00etan hasita. Joan den ostiraleran, 2 eta 1 irabazi zuten azpeitiarrek joaneko partida, Frontoi Txikin.

Euskal Herriko eskuzko Herriarteko finaleko txartela jokoan izango da gaur, ostirala, Markina-Xemeinen. Itzulerako neurketa jokatuko dute Azpeitiko Ilunpe elkarteko eta Markina-Xemeineko pilotariek, 19:00etan hasita. Gaurko partidan erabakiko da nor ariko den datorren zapatuko, hilaren 25eko, Euskal Herriko Herriarteko finalean, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Joan den ostiraleran, 2 eta 1 irabazi zuten azpeitiarrek joaneko partida, Frontoi Txikin. Gaurko partida hasi aurretik, 18 tantoko aldea dute Ilunpekoek. Kadeteek eta Seniorrek irabazi zuten joan den astean, eta jubeniletan markinarrak izan ziren garaile.