Hamar dira jada

Uztarria.eus 2015ko uzt. 16a, 13:23
Azpeitian Gazteok Zer?! taldeko kideek hainbat bilera egin zuten Aitor Gorrotxategi orduko Kultura zinegotziarekin (EAJ), Gaztetxearen aferaz eztabaidatzeko.

Urola kaleko Gaztetxeak hamar urte betetzen ditu uztailean, eta zapatuan, hilaren 18an, ospatuko dute urteurrena. Hastapenetako irudiak, jarraian.

IKUSTERA

Urola kaleko lokala hainbat urtez Udalarekin negoziatzen aritu ostean eskuratu zuten gazteek. Erabilerarik gabe eta hutsik zegoen Udalaren gunea. Hainbat gazte lekua ezagutzera joan zen, Udalarekin akordioa erdietsi ostean.

BATZARRAK

Gaztetxea eskuratu eta zabaldu aurretik, hainbat batzar egin zuten herriko gazteek. Azpeitian Gazteok Zer?! taldeko kideek Gaztetxe berriaren egoeraren berri eman zieten Sindikatu Zaharrean egindako lehen batzarrera bertaratutakoei.

AURKEZPENA

Duela hamar urte, Gaztetxea lortzeko borrokan aritu ziren kideek prentsaurrekoa eskaini zuten Gaztetxea zabaldu baino egun batzuk lehenago, haren atarian. 'Gaztetxea irabazi dugu, etorkizuna irabazteko' lelopean egin zuten aurkezpen agerraldia, eta uztailaren 15eko inaugurazioan parte hartzeko deia egin zuten.

MARGOTZE-LANAK

Lokal hutsari bizia eman asmoz, hormak eta zutabeak pintatzen aritu ziren herritar ugari, Gaztetxea zabaldu baino egun batzuk lehenago.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

INAUGURAZIOA

2005eko uztailaren 15ean inauguratu zuten Urola kaleko Gaztetxea. Hika-mika izan zen Udal langileak bost horma-irudi ezabatu zituztelako inaugurazioaren egunean bertan.

BALTSA JAITSIERA

Iazko Gaztetxearen 9. urteurreneko festan ere egin zuten ohikoa bilakatu den baltsa jaitsiera. Hainbat gazte Urola ibaian barrena ibili zen, mozorrotuta.