Inaziotar Bidea aurkezteko ekitaldiak egingo dituzte gaur

Uztarria.eus 2015ko uzt. 15a, 12:31

Inaziotar Bidearen aurkezpena egingo dute gaur, asteazkena, Loiolan. Bertan izango dira Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta udal ordezkariak, Manresako alkateordea, Gipuzkoako Foru Alundiko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia eta Kataluniako Conseller d'Empresa i Ocupaciòko kide Felip Puig i Godes.

Gaur aurkeztuko dute Azpeitia eta Manresa lotzen dituen Inaziotar Bidea, eta ekitaldi instituzionala egingo dute erakunde desberdinetako zenbait ordezkarik. Loiolan izango da aurkezpen ekitaldia eta bertan izango dira Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta udal ordezkariak, Manresako alkateordea, Gipuzkoako Foru Alundiko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia eta Kataluniako Conseller d'Empresa i Ocupaciòko kide Felip Puig i Godes.

Bestalde, Inaziotar Bidearen inguruko jardunaldiak egingo dituzte bihar, uztailak 16, Inaziotar Bidearen I. Jubileu Urtearen harira. Izan ere, abuztuaren 1ean emango zaio hasiera I. Jubileu Urteari. Jardunaldiak Loiolako Liburutegian izango dira, 09:00etan hasi eta 13:30ak bitartean. Saioetan hizpide izango dituzte Jesuseko Teresaren Aztarnak Ibilbidea, Montserrat zein Inaziotar Bideak edota Manresa 2022 Proiektu Estrategikoa.