Datozen egunetan hasiko dira botatzen Amenabar hotela zenaren eraikina

Uztarria.eus 2015ko uzt. 14a, 20:03
Amenabar hotela izan zenaren eraikina, gaur.

Udalak aurreratu du informazioa. Ohar berean, eraikinaren egoera oso txarra dela eta Udalak berak "eraispena exijitu" duela jakinarazi du.

Loiolako Amenabar hotela zenaren eraikina laster hasiko dira botatzen. Hala jakinarazi du gaur, asteartea, Udalak. Aspalditik hutsik eta egoera txarrean dago eraikina, bereziki haren teilatua; hori dela eta, eraikinaren aurreko espaloi zatia itxita dago, arriskuak saihesteko. Ekaineko Uztarria aldizkarian herrian hutsik dauden eraikin esanguratsuenekin osatutako Klik! argazki-erreportajean agertzen da Amenabar.

Amenabar eraitsiko dutela esanez zabaldu duen oharrean. "Jabeek eskaera onartu dute eta, beraz, datozen egunetan hasiko dira hotel zaharra botatzen. Modu honetan, garai batean ospea eta errekonozimendu handiko hotelari agur esango diogu laster", gaineratu du.