Indar erakustaldi bat, gau eta egun

Urola Kostako Hitza 2015ko uzt. 14a, 13:12
Altuna, Huerta eta Elordi, egitaraua eskutan dutela. (Eneritz Albizu Lizaso)

'Fackanpada' egiten ari dira egunotan Arabako Subilla Gasteiz herribatzan. Han dira Azpeitiko eta Azkoitiko Fracking Ez taldeko kideak, zulaketa hidraulikoen kontra "herri bat" dagoela erakusten.

Frackanpada jendetsua egiten ari dira Arabako Subilla Gasteiz herribatzan, igandea bitartean. Asteburuan barne-mailako kanpaldia egin dute, eta atzo hasi ziren ekitaldi irekiak. Fracking Ez taldeak antolatu du, eta eskualdean ere ari dira lanketa egiten.

Azpeitiarrek eta azkoitiarrek jarraitzen dute gaia gertutik, gehien bat: "Urola barruko jendea gabiltz, eremu hauek ere arriskuan daudelako". Izan ere, Urola Kostan baimena eskatua dago hausketa hidraulikoak egiteko; Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zarauzko zati bat harrapatzen du maparen gainean. Ion Altuna eta Iraitz Elordi azpeitiarrak eta Iban Huerta azkoitiarra dira Urolako Fracking Ez taldeko kide batzuk.

Fracking-a edo hausketa hidraulikoa lur azpitik gasa eta petrolioa ateratzeko teknika bat da. Lurrazaletik 2.500 metro ingurura sartzen dute hobi bat, eta ura botatzen dute, beste likido kimiko batzuekin batera, presioan. Horrek sortzen du gasak lurrazalera irtetea.

Frankig Ez taldeko kideen arabera, zulaketa horiek "oso arriskutsuak" dira ingurumenarentzat eta osasunarentzat. Gasteiz inguruak du zulatua izateko arrisku gehien, eta mugimendua han da indartsuena. Hala ere, Elordik argi du "beharrezkoa" dela "balazta hasieratik" jartzea, hausketa "inora" iris ez dadin: "Herritarrei azaldu behar diegu behin lanean hasten badira, produkzioak aurrera egingo duela, eta segituan iritsiko direla gure lurretara. Burgos, Araba eta Kantabria izango dira lehenak, baina ez da hor bukatuko. Gipuzkoara ere helduko da".

Erreportajea osorik Urola Kostako Hitza-ren webgunean.