Giro ederra I. Ipurtagi Fest-en

Uztarria.eus 2015ko uzt. 13a, 13:10

I. Ipurtargi Fest ospatu zuten atzo, igandea, Loiolan. Goizetik hasi eta gauera arte egon zen zer egin eta zertaz gozatu Loiolako zelaietan. Izan ere, egun osorako egitaraua prestatu zuten antolatzaileek. Giro ederrean hasi zuten eguna, eskualdeko artisauak izan baitziren euren eskulanak erakusten eta saltzen. Horrez gain, umeek txalaparta jotzeko eta zuhaitzetik zuhaitzera sokan ibiltzeko aukera izan zuten. Bazkalorduan piknika egin zuten, zuzeneko musikak lagunduta. Arratsalde aldean, umorearen txanda izan zen eta Ekain pailazoak emanaldia eskaini zuen. Musika eta umorearen ostean sabelak betetzeko garaia iritsi eta gaztetxeko sukaldariek prestatutako afari bejetarianoarekin borobildu zuten eguna. Ondoren, Occi di Farfalla taldearen kontzertua izan zen.