Ipurtargi Fest ospatuko dute igandean, Loiolan

Uztarria.eus 2015ko uzt. 10a, 13:14

Egun osoko egitaraua antolatu dute iganderako. Eskualdeko artisauak, musika, piknika, afari bejetarianoa.. izango dira, besteak beste, I. Ipurtargi Fest-en. 

I. Ipurtargi Fest ospatuko dute igandean, uztailak 12, Loiolan. Horretarako, goizean hasi eta gauera arte luzatuko den egitaraua prestatu dute. Festa 11:00etan hasiko da eta eskualdeko artisauak izango dira Loiolako zelaietan euren lanak erakutsi eta saltzen. 14:00ak aldera piknika egingo dute eta horretarako norberak eraman beharko du jatekoa. Zuzeneko musikak girotuko du jatordua. 18:00etan Ekain pailazoaren emanaldia egongo da eta 20:00etan afari bejetarianoa. Gaztetxeko sukaldariak arituko dira afaria prestatzen, eta igandekoa izango da ikasturte honetan prestatuko duten azken jantoki bejetarianoa. Eguna amaitzeko, 21:30ean Occi di Farfallaren kontzertua izango da.