Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, 2009an gazte bati labankada emateagatik

Uztarria.eus 2015ko uzt. 9a, 15:06

Erdikalean jazo zen geratera duela sei urte, eta erasotutako gazteari ebakuntza egin behar izan zioten. Epaiaren arabera, bi urteko kartzela zigorra ezarri diote erasotzaileari, eta 5.872 euroko kalte ordainak eman beharko dizkiote labankada jaso zuen gazteari.

Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, 2009ko ekainaren 21ean gazte bati labankada emateagatikBeste gazte bat ere atxilotu zuten orduan, erasoan parte hartzea eta beste gazte bati ukabilkada emateagatik. Hari une oro lokalizatuta egoteko hamar eguneko zigorra jarri diote. Gainera, erasotutako gazteari 5.872 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkiote erasotzaileek.

Epaiketa egin zenean auzipetuak egindakoa aitortu zuen, eta epaileak fiskalak egindako zigor eskariei eutsi zien. Epaiak lesio delitu larria egotzi dio erasotzaileari, labankada tresna arriskutsu batekin egiteagatik.

Erdikalean jazo zen geratera duela sei urte. Gertaera goizeko ordubata hogeita bost gutxitan izan zen. Liskarra sortu zen hainbat gazteren artean. Bertatik pasatu zen beste bat gatazkan bitartekotza egiten saiatu zen eta, gazteetako batek labana atera eta eraso egin zion. Beste gazte bat ere atxilotu zuten, erasoan parte hartzea eta gazte bati ukabilkada ematea egotzita. Erasoaren ostean Bi atxilotuak Azkoitiko Ertzainetxera eraman ostean epailearen esku utzi zituzten.

Sabelean labankada jaso zuen azpeitiar gaztea ospitalera eraman zuten, eta ebakuntza egin ostean, 6 egunez egon zen bertan, osatzen.