Azpeitia, bi egunez Echegui

Uztarria.eus 2015ko uzt. 8a, 20:32

Burdinbidearen Euskal Museoa plato bihurtu da beste behin. Atzo eta gaur, irailetik aurrera ETB1en ikusi ahal izango den Aitaren etxea telesail berriaren sekuentzia batzuk filmatu dituzte bertan. Horrela, Azpeitia bi egunez Echegui bihurtu da Urolako trenaren estazio zenean. Jabi Elortegik zuzendu eta 1936ko gerraostean girotutako telesail berriaren hainbat protagonista aritu dira lanean egunotan herrian, hala nola Loreto Mauleon, Kandido Uranga, Aitor Beltran, Olatz Beobide eta Patxi Santamaria. Figurante lanetan aritu direnen artean, berriz, hainbat azpeitiar zeuden.