Langabezia tasak behera egin du ekainean

Uztarria.eus 2015ko uzt. 8a, 14:17

Udalak jakinarazi duenez, maiatzetik ekainera %0,5 jaitsi zen langabezia eta ekainean %12,2 zen tasa. Orotara, 896 langabetu ziren ekainean Azpeitian.

Azken hilabeteetako joerari jarraituz, Azpeitiko langabezia tasak behera egin du ekainean ere. Udalak jakinarazi duenez, maiatzetik ekainera %0,5 jaitsi zen langabezia eta ekainean %12,2 zen tasa. Orotara, 896 langabetu ziren ekainean Azpeitian, aurreko hilean baino 38 gutxiago.

Azpeitiko Udalaren arabera, datuak "oso onak" dira. "Gipuzkoako eta Urola Erdiko batez bestekoetatik behera dago Azpeitiko tasa. Izan ere, Gipuzkoakoa %12,30 da eta bailarakoa %12,29", azaldu du Udalak. Lanpostu berrien kalitateak "kezka sortzen" duen arren, Azpeitiko Udalak "modu positiboan" baloratu ditu datuak.