Tourreko bi etapa ikustera joateko izena eman daiteke Aitzaki Kirolaken

Uztarria.eus 2015ko uzt. 7a, 21:04

Uztailaren 14an irtenda, hilaren 15eko eta 16ko saioak zuzenean jarraitzeko aukera izango da, Pau/Cauterets–Valee de Saint-Savin eta Lannemezan/Plateau de Beille.

Azpeititik Frantziako Tourraren bi etapa ikustera joateko aukera izango da aurten ere. Oñatiko Markel Irizar, Garmendia eta Odriozola elkarteek antolatu duten irteerarako eman dezakete izena azpeitiarrek Aitzaki Kirolak dendan (943150738 telefonoa).

Uztailaren 14an 15:00etan irtenda, hilaren 15eko eta 16ko saioak zuzenean jarraitzeko aukera izango dute irteeran parte hartzen dutenek; Pau/Cauterets-Valee de Saint-Savin eta Lannemezan/Plateau de Beille dira etapak, hain zuzen. Bigarren etapa amaitu ondoren itzuliko dira etxera.

160 euroko prezioa du txangoak helduentzat, eta 80 eurokoa 17 urtetik beherakoentzat. Prezio horrekin ordainduko dira garraioa, jana eta edana. Kanpin-denda norberak eraman beharko du.