Azpeitiak Markinaren kontra jokatuko du Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako lehen kanporaketa

Uztarria.eus 2015ko uzt. 7a, 14:32
Azpeitiko pilotariak igandeko harreran.

Ostiralean, hilak 10, jokatuko dute azpeitiarrek Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako kanporaketako lehen partida. Markinaren aurka arituko dira 22:00etan hasita, Frontoi Txikian. 

Zapatuan Gipuzkoako Herriarteko txapelketa irabazita, Euskal Herriko Herriartekoan aritzeko txartela lortu dute azpeitiarrek. Ostiralean, hilak 10, jokatuko dute lehen kanporaketako joaneko partida Markinaren kontra, 22:00etan hasita, Frontoi Txikian.

Atzo, uztailak 6, egin zuten partiden zozketa eta markinarren aurka aritzea tokatu zaie Azpeitiko pilotariei. Uharte eta Gasteiz ere egun horretan lehiatuko dira, eta azpeitiarrek Urola Kostako Hitza-ri adierazi diotenez, nafarrak ikusten dituzte faborito.