Izena eman daiteke iraileko igeriketa ikastaroetan

Uztarria.eus 2015ko uzt. 7a, 13:47

Irailaren 14tik azaroaren 25era bitartean izango dira saioak. Bazkideek 102 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 178,50 euro.

Izena eman daiteke dagoeneko, Kirol Patronatuak irailerako antolatutako igeriketa ikastaroetan. Irailaren 14tik azaroaren 25era bitartean izango dira saioak igerilekuan eta bi maila egongo dira, hasi berrientzat bata eta bigarren mailakoentzat bestea. Hastapen ikastaroak 17:30etik 18:30era izango dira eta bigarren mailakoak, berriz, 18:30etik 19:30era. 

Bazkideek 102 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek, aldiz, 178,50 euro. Informazio gehiago behar izanez gero, igerilekuko harrerara joan daiteke edo honako telefono zenbakira deitu: 943 81 41 21.