Langile bat zauritu da Olalde industriaguneko enpresa batean, edukiontzi baten gainetik erorita

Uztarria.eus 2015ko uzt. 7a, 11:53

09:00ak aldean jazo da ezbeharra. Edukiontzi baten gainetik erori da langilea, eta zauri handiak ditu sorbaldan. Hori dela-eta, Zumarragako ospitalera eraman dute.

Gaur, asteartea, 09:00ak aldean gertatu da ezbeharra Olalde industriaguneko enpresa batean. Ertzaintzak Uztarria.eus-i jakinarazi dioenez, edukiontzi baten gainetik erori da langilea, eta zauri handiak ditu sorbaldan. Hori dela-eta, Zumarragako ospitalera eraman dute. Ertzaintzaren arabera, istripuaren unean ez du konorterik galdu 44 urteko langileak.