Jagoba Beobidek Alavesen jarraituko du beste denboraldi batez

Uztarria.eus 2015ko uzt. 7a, 11:30

Gasteizko taldeak urtebeterako luzatu dio kontratua azpeitiarrari. Duela hiru denboraldi iritsi zen Beobide Alavesera.

Jagoba Beobidek (Azpeitia, 1987) Alaves taldean jarraituko du, talde babazorroarekin akordioa erdietsi eta kontratua beste urtebetez luzatu ostean.

Duela hiru denboraldi iritsi zen Beobide Espainiako Bigarren Mailako taldera, eta  joan den denboraldian 19 partida jokatu ditu Gasteizko taldearekin. Horietatik 15etan aritu da hasieratik eta, guztira, 1.422 minutu egin ditu zelaian.