Munduko erromes-bideen irudiak, Juan Ramon Llavoriren eskutik

Uztarria.eus 2015ko uzt. 6a, 20:56

Gaur, astelehena, hasi eta uztailaren 19a arte argazki erakusketa berri bat ikus daiteke Betharrameko aretoan. Peregrinatio, argiaren bidetik izenburuarekin, Juan Ramon Llavori zumaiarrak "mundu guztiko erromes-bideen eta haietan dabiltzanen omenez" osatu du erakusketa. Argazkiak nagusi diren arren, zenbait eskultura eta erromesekin lotura duten tresnak ere -Done Jakue bideko maskorrak, adibidez- erakusgai jarri ditu Llavorik Betharramen. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara egongo da irekita.