Festa giroa nagusi zapatuan Damason

Uztarria.eus 2015ko uzt. 6a, 13:22

Damaso auzoko bizilagunek festa eguna izan zuten zapatuan. Egun osoko egitaraua zuten prestatuta, eta eguraldia lagun giro ederrean igaro zuten eguna. txupinazoa bota ostean, lsterketak, umeentzako jolasak, afaria, erromeria... egin zituzten. Arratsaldean Damasoko bizilagunek osatutako txaranga kalejiran ibili zen Alde Zaharrean. Hemen, Plaza Txikian egin zuten geldialdiko une bat.