Azpeitiko I. Xake Txapelketa jokatu zuten zapatuan

Uztarria.eus 2015ko uzt. 6a, 13:00

I. Xake Txapelketa jokatu zen zapatuan, uztailak 4, udaletxeko arkupetan. 16:30ean hasi ziren partidak jokatzen eta 14 pertsonek hartu zuten parte txapelketan. Jokalari guztiek hamar minutuko zazpi partida jokatu zituzten eta bi orduz ibili ziren jokuan parte hartzaileak. Sariak bi multzotan banatu zituzten, 14 urtera artekoen artean alde batetik eta 14 urtetik gorakoen artean bestetik. 

14 urte azpikoen sailkapena: 

1- Gorka Uranga Garate
2- Luis Andoni Lazkano Cazorla 
3- Unax Gaztañaga Lazkano
4- Unai Izagirre Alberdi
5- Haritz Gaxtañaga Lazkano
6- Aiora Ibar Aguado
7- Beñat Ariztegi Aranburu

14 urtetik gorakoen sailkapena: 

1- Aitor Priya Beitia
2- Eneko Alberdi Jauregi
3- Alberto Urkia Mendinueta
4- Aitor Elustondo Otaegi 
5- Gorka Uranga Garate
6- Maite Lazkano Gurrutxaga
7- Luis Andoni Lazkano Cazorla