Ansa II eta Agirrezabala garaile Azpeitiko Erremonte Txapelketan

Uztarria.eus 2015ko uzt. 6a, 12:52

Ostiralean, uztailak 4, jokatu zuten finala Izarraitz Pilotalekuan. 40 eta 32 nagusitu zitzaizkien txapeldunak Matxin III eta Zalduari. 

Ansa II eta Agirrezabala dira Azpeitiko XVI. Erremonte Txapelketako irabazleak, Matxin III eta Zalduari 40 eta 32 irabazi ostean. Txapeldunak hasieratik nagusitu ziren neurketan, lau puntuko aldea aterata. Matxin III.a eta Zaldua puntuak berdintzen saiatu baziren ere, azkenik zortzi tantoren aldearekin nagusitu ziren Ansa II eta Agirrezabala. 
 
Finala ez zen ostiralean jokatu zen partida bakarra izan. Izan ere, sarrerakoan Urteaga eta Ion aritu ziren Zeberio II eta Barrenetxea IVaren aurka. Orekatua izan zen neurketa eta azkenik, Urteaga eta Ion nagusitu ziren, 40 eta 37.