Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2015ko uzt. 6a, 13:23

19:00etan izango da udaletxeko areto nagusian. Landuko dituzten gaien artean daude Udalbatzaren ohiko bilkuren maiztasuna, batzorde informatzaileen osaketa eta behin behineko lanpostuen kopuruak, ezaugarriak eta ordainsariak erabakitzea, besteak beste. 

Azpeitiko udalbatzak ezohiko osoko bilkura egingo du gaur, astelehena,  19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Honakoa gaiak izango dituzte hizpide:

1- 2015eko ekainaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

2- Udalbatza plenoen ohiko bilkuren maiztasuna erabakitzea. 

3- Batzorde informatzaileen osaketa.

4- Udal Korporazioen ordezkarien izendapena egitea beste organo eta Udalez kanpoko erakundeetan.

5- Dedikazioen erregimen ekonomikoa, beste hautatuen asistentziengatiko dietak eta talde politikoen diru-izendapenak erabakitzea.

6- Behin behineko lanpostuen kopurua, ezaugarriak eta ordainsariak erabakitzea.

7- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea: alkarte-ordeen izendapena, delegazioak, Tokiko Gobernu Batzarra eta delegazioak.

8- Udal talde politikoen eraketa eta haien bozeramaileen izendapenaren berri ematea.