XV. Pourrak 176 apustu ditu

Uztarria.eus 2015ko uzt. 4a, 17:27

Irabazleak 1.056 euro jasoko ditu, bigarrenak 704 eta hirugarrenak 352. Horiez gain, 4, 13, 39, 45, 54, 69, 89, 100, 122, 155 eta 176. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hamabosgarren aldiz antolatu du Uztarria Komunikazio Taldeak Pourra, eta 176 apustu egin dituzte parte-hartzaileek aurtengo jokoan. Gaur, uztailak 4, hasi eta uztailaren 27an bukatuko da 2014ko Frantziako Tourra -orduan amaituko da Pourra ere-. Iaz, 154 parte-hartzaile izan zituen Pourrak. 2001ean, lehen edizioan, 108.

Informazio gehiago

Banatuko diren sariak, sailkapenak eta abar jarraitzeko, gogoratu, Pourra'15en helbidea: uztarria.eus/pourra/2015.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean. 20:00etan hasiko da sari banaketa eta Uztarriaren Tonbolan egingo da. (ADI! AURTEN KOKAPEN BERRIA: Goikokalen, Egaña gozotegiaren parean, Banestoren bulegoa egondako tokian). Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Sariak

Irabazleak 1.056 euro jasoko ditu, bigarrenak 704 eta hirugarrenak 352. Horiez gain, 4, 13, 39, 45, 54, 69, 89, 100, 122, 155 eta 176. postuetan bukatzen dutenek ere saria izango dute aurten.

Hau da aurtengo sarien zerrenda:

  • 1.goak: 1.056 euro.
  • 2.goak: 704 euro.
  • 3.goak: 352 euro.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria.
  • 13.goak: Odriozola Ardoak-en oparia.
  • 39.goak: Erreka Bike-n oparia.
  • 45.goak: Ziklos Beniren oparia.
  • 54.goak: Aitzaki Kirolaken oparia.
  • 69.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak.
  • 89.goak: Azpeitiko Udalaren saria.
  • 100.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua.
  • 122.goak: Odriozola Ardoak-en oparia.
  • 155.goak: Uztarriaren sariak.
  • 176.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea.