Aurtengo San Inazio festetan hainbat eginkizunetarako lanpostuak eskainiko ditu Azpeitiko Udalak. Egun horietarako jartzen dituzten aparkalekuen, zezen-plazaren edota su-festen gunearen zaintzarako dira, besteak beste, Udalak eskainiko dituen lanpostuak.
Langileak aukeratzerakoan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta eginkizun berdinetan esperientzia izatea kontuan hartuko dituzte. Interesa dutenek uztailaren 6tik 14ra -biak barne- eman behar dute izena udaletxean. Udaletxean bertan edo Udalaren webguneko lotura honetan eskura daitekeen eskabide orria beteta, NAN-aren fotokopia eta, langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen agiria, dira lanpostuak eskatzerakoan aurkeztu beharrekoak.