Bukatu dira Gizarte zerbitzuetako ikastaroak

Uztarria.eus 2015ko uzt. 3a, 15:17

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzutako sailak antolatuta, etxez etxeko laguntza eta mendeko pertsonei gizarte erakundeetan osasun arreta emateko eta elikagaien manipulazioaren inguruko ikastaroak egin dituzte 15 herritarrek. Azaroan hasi ziren saioekin eta ekainean amaitu zituzten.

Ainhoa Beristain udal zinegotziak eman zizkien ziurtagiriak ikastaroetako parte-hartzaileei. Udal ordezkariek ikastaroen balorazio "oso positiboa" egin dute. Haiek adierazi dutenez, "formakuntza honek lan munduan duen irteera aukera ikusita udazkenean berriro ikastaroak antolatuko ditugu". Ikastaro horietan izena emateko epea udazkenean bertan zabalduko dute.